Argazki irabazlea

770

Larunbat honetan banatu dituzte, Sokamuturra ‘Imanol Elias’ XXXVI. argazki lehiaketako eta ‘Iñaki Joaristi Altzarte‘ karnabal giroko sariak. Angel Olabarriarenak irabazi du sari nagusia (argazkikoa da). Hemen argazki saritu denak. Erakusketa martxoaren 22ra arte zabalik izango da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00-20:00, aste bukaerak 12:00-14:00.

Sokamuturreko lehiaketako sarituak:

1. Angel Olabarriaren Danak hire begire!!

2. Juan Mari Ibarzabalen Segi kolunpiotara.

3. Iñaki Etxenagusiaren Mugimendua.

4. Roman Azkueren Larri, larri.

5. Igor Froilanen Eperra gogoan.

Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako irudiekin:

1. Iñaki Etxenagusiaren Simpsontarrak.

KONPARTITU