VI. asteburuan plaza, erabilgai

843

Udalarekin egonda jakin dugunez, Zezen Beltz VI. asteburuan (urriak 25-26) plaza nagusia erabili ahal izango da ekitaldiak egiteko. Udala obratan ari da plazan, eraberritze eta oinezkotzea direla-eta, baina modua izango dugu sokamutur txikia hara heldu dadin, eta bertan egin daitezen zezen txiki eta ponien ekitaldia eta saiheski eta oilasko erretzea.

Larunbat eta igande honetan izango da Zezen Beltz VI. asteburua. Aurreko ostiralean aurkeztu genuen. Uste dugu berriro egitarau oparoa prestatu dugula, jendearen gozagarri: sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, zezen bolaztatuak, janari dastatzea, eta aurten lehen aldiz Grand Prix-eko jolasak… egongo dira.

KONPARTITU