Sokamuturra Nuarben, bigarren urtez segidan

855

Larunbatean, igandean eta astelehenean izango dira Nuarbeko festak, eta aurten ere sokamuturra izango da. Iaz berreskuratu zen usadioa, 25 bat urtean batere gabe egon ondoren. 16:30ean hasiko da sokamuturra, Arno ganadutegiarekin. Ondoren, zezen txikiak.

Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak antolatu eta ordainduko du larunbateko sokamuturra, Nuarbeko festa batzorde eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Autobusak egongo dira: Azpeititik Nuarbera 16:00, 22:00 eta 23:00etan, anbulatorio aurretik, eta Nuarbetik Azpeitira 20:00, 02:00 eta 04:00etan.

KONPARTITU