Azpeitiar batek adarkada Iruñeko entzierroan

930

Ander Beobide C.-k (18 urte) ezkerreko besapean jaso du adarkada, bost zentimetrokoa, kailejoian jende pilaketa sortu denean. Zezen plazan bertan operatu dute, eta geroztik erietxe batean ingresatuta dago, pronostiko larriarekin. Azken ordukoa (18:00): Ander Beobidek Twitterren esan du “ondo” dagoela. “Danon informaziyoako, ondo nao! Eskerrikasko animueatik!”.

Kailejoi bukaeran eta zezen plaza sarreran sortu den jende pilaketak arrisku handia eragin du, mantsoak eta zezenak gainera joan baitzaizkie korrikalariei.

Entzierroan denera 23 lagun zauritu dira, eta haietatik hamaseik alta jaso dute dagoeneko. Adarkada, azpeitiarrak eta estatubatuar batek izan dute –honek, ipurmasailean, Estafeta kalean–. Larrien gasteiztar bat dago, pilaketan traumatismo toraziko larria izan du, itomen sindromearekin.

Zezen Beltz elkartearen partetik, animoak Ander Beobideri.

KONPARTITU