Sokamuturra sansebastianetan, bi egunetan

817

Ohi bezala San Sebastian egunean ez ezik, bi egunera ere izango da zezena. Denera, lau saio. Iñigo Almorzak ganadua erosi dio Gorixori, eta hilaren 22an ibiliko dira haren zezenak.

Azkeneko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengo sansebastianetan ere bi egunetan izango da sokamuturra Azpeitian: hilaren 20an eta 22an.

Azkeneko egun horretan, gainera, sansebastianetan lehen aldiz izango da sokamutur txikia; Erdikaletik abiatuko dira, eta gero plazan ibiliko dute zezena. Joan den urriaren 12an egin zuten horrelako lehen ekitaldia, Zezen Beltzen III. asteburuan, eta gustura geratu zirenez, orain berriro egingo dute.

Urtarrilak 20 (ostirala, San Sebastian eguna)

12:00-12:30: plazan, Erdikale behetik aterata. Helduen sokamuturra. Arno ganadutegia.

16:30:20:00: herrigunean. Helduen sokamuturra. Arno ganadutegia.

Urtarrilak 22 (igandea)

12:00-12:30: plazan, Erdikale behetik aterata. Txikien sokamuturra. Lopene ganadutegia.

16:30:20:00: herrigunean. Helduen sokamuturra. Bergarako zezenak ganadutegia.

Hain zuzen, Iñigo Almorzak (Bergarako zezenak) Gorixori erosi dio ganadua. Fernando Zubiaurre Gorixoko ganaduzaleak hamar bat urtean ekarri izan ditu Azpeitira zezenak, iaz arte.

KONPARTITU