Mutrikun aretoa beteta ‘Soka ez da eten’-en

785

Zezen Beltz elkarteko kideak hango kultur etxean izan dira bart, Azpeitiko sokamuturrari buruzko ikus-en tzunekoa botatzeko. Oso harrera ona eduki du, ehun lagun bildu baitira. Ikusi albistean ekitaldiko argazkiak.

Mutrikuko Udalak udarako egitarauaren barruan sartu zuen Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren emanaldia, eta hara joan ziren atzo (abuztuak 20) Zezen Beltz elkarteko kideak, ikus-en tzunekoa botatzeko. Kultur etxean izan zen emanaldia, gaueko hamaiketatik aurrera, eta aretoa dena bete zen; ehun lagun inguru bildu ziren guztira. Oso harrera ona, beraz.

Mutrikun ere badu sokamuturrak tradiziorik eta indarrik, ganaduzaleek dokumentalean esaten duten bezala. Hain zuzen, Azpeitira etortzen diren hiru ganadutegiak Mutrikukoak bertakoak dira: Albizu, Arno eta Gorixo. Ikus-en tzunekoan agertzen dira.

Zezen Beltzek joan den otsailaren 26an aurkeztu zuen dokumentala, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Mila DVD ale atera zituen, eta ondo ari da zabaltzen (aleak 10 euro balio du, eta Juantxo Txiki tabernan daude salgai orain).

(Goian, Enekoitz Esnaola dokumentalaren zuzendaria hizketan Mutrikun bart —barrenean ezkerrean—, emanaldiaren aurreko hitzaldi laburrean)

(Mutrikuko kultur etxeko aretoa emanaldia hasi baino lehenago)

(Mikel Odriozola Zezen Beltzeko kidea, sokamuturraren DVDak saltzen Mutrikun)

(Zezen Beltzeko kide batzuk Mutrikun, emanaldia hasi aurretik)

KONPARTITU