‘Cuatio’ irabazle errekortarien saioen

805

Zezen Beltz I. Saria ere hari eman diote, errekorte onena egiteagatik. Ikusle asko bildu da Azpeitiko zezen-plazan.

Ruben Fernandez Cuatio izan zen atzo (igandea) Azpeitian Errekortari Txapelketako saioko irabazlea. Errekorte onenaren Zezen Beltz I. saria ere hari eman zioten.Hamasei errekortari aritu ziren Azpeitiko zezen-plazan, txapelketako bigarren finalerdian. Ikusle asko bildu zen, eta Udala eta Zezen Beltz gustura geratu dira.

Jonatan Estebanez Peta, Antonio Garcia Guana, Marcos Prieto, Sergio Delgado, Jesus Egurza, Sergio Valle eta Julian Gomez Carpio dira, Cuatiorekin batera, Tafallan abuztuaren 17an jokatuko den finalera sailkatu direnak.

Ikusi argazki bilduma

KONPARTITU