Hilaren 23an ere, zezena

816

San Sebastian egunez izango da lehendabizi zezena, urtarrilaren 20an. Handik hiru egunera berriro, igandearekin. Hilaren 23ko eguerdian zezen txikiak eta poniak ere egongo dira.

Bi aldiz izango da sokamuturra datozen San Sebastian festetan Azpeitian. Aurrena hilaren 20an (osteguna), San Sebastian egunez, ohi bezala. Bigarrena handik hiru egunera, urtarrilaren 23an, igandearekin. Zezen Beltz elkarteak eskatu dio Udalari 23an ere zezena jartzeko, eta Udalak onartu egin du.

San Sebastian egunean 12:00-12:30ak eta 16:30-20:00ak artean izango da sokamuturra, beti bezala. Ganadutegia: Arno. Hilaren 23an, berriz, 16:30etik 20:00etara. Ganadutegia: Gorixo.

Urtarrilaren 23an 12:00etan zezen txikiak eta poniak ere aterako dituzte, Azpeitiko plazan, Zezen Beltzek antolatuta. Ganadutegia: Albisu.

Sansebastianen ondoren karnabaletan izango da hurrena zezena herrian. Martxoaren 6a da aurten jai karnabala.

KONPARTITU