Zezen Beltzen II. asteburua prest

899

Zezen Beltz elkarteak bere II. asteburua antolatu du aste bukaera honetarako, urriaren 8 (ostirala), 9 (larunbata) eta 10erako (igandea). Iaz ospatu zuen lehenengo aldiz asteburua, eta ondo joan zen.

Ostiralean hasiko da Zezen Beltzen II. asteburua, bertso afari batekin. Jokin Uranga eta Jexux Mari Irazu ariko dira, Oilo Soro soziedadean, eta, joatea nahi duenak, dei dezala honako telefono hauetara: 665702914 / 646977334. Sarrera mugatua da, 50 lagunekoa.

Larunbatean triki poteoa eta zezen jolasak izango dira, eta igandean, besteak beste, txahal saiheski erretze eta dastatzea eta zezena Arzubian.

Saninazioetan bezala, Zezen Beltzek elastikoak salgai jarriko ditu, hamar eurotan. Jendeari modu horretara ekarpen ekonomikoa egiteko eskatu dio, “horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzeko”.

2009ko urrian izan zen I. asteburua, eta elkarteak pozik bukatu zuen emaitzarekin eta jendearen erantzunarekin..

2008ko otsailean aurkeztu zen Zezen Beltz.

KONPARTITU