‘Irteera’ pelikula emitituko du Erlo Telebistak egunotan

1147

Erlo Telebistak Irteera, Azpeitiko sokamuturreko pelikula emango du gaur (ostirala) eta bihar (larunbata), Zezen Beltz elkartearekin duen harremana baliatuz. Gaur 22:00etan emitituko du, eta bihar, 12:00etan, 16:00etan eta gauean, helduen danborradaren aurretik.

Jai karnabal arratsaldeko zezena atera aurreko uneak jasotzen dituen pelikula da Irteera, eta iazko urtarrilaren 27an estreinatu zuen Azpeitiko sokamuturrak 500 urte ospakizuneko Herri Batzordeak. Lan artistikoa da, eta kalitatekoa. Protagonista batzuk ditu: herritarrak. Iraupena, ia 24 minutukoa. Zuzendaria, Xanti Rodriguez azpeitiarra. Soreasu antzokia dena bete zen estreinaldian.

500 alekoa izan zen tirada, eta ale gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Eskuratu nahi duenak, idatzi dezala

KONPARTITU