‘Irteera’ pelikula, ikusgai sarean

959


Aurreko astean Irteera, Azpeitiko sokamuturreko pelikula emititu zuen Erlo Telebistak, Zezen Beltz elkartearekin duen harremana baliatuz. Hemen duzue filma ikusgai osorik. DVDaren ale bat nahi duenak, idatzi dezala info@zezenbeltz.eus helbidera

Jai karnabal arratsaldeko zezena atera aurreko uneak jasotzen dituen pelikula da Irteera, eta iazko urtarrilaren 27an estreinatu zuen Azpeitiko sokamuturrak 500 urte ospakizuneko Herri Batzordeak. Lan artistikoa da, eta kalitatekoa. Protagonista batzuk ditu: herritarrak. Iraupena, ia 24 minutukoa. Zuzendaria, Xanti Rodriguez azpeitiarra. Soreasu antzokia dena bete zen estreinaldian.

500 alekoa izan zen tirada, eta ale gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

KONPARTITU