Grabatu eta bidali aurten ere zezeneko bideo motzak

206

Laugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela hiru urte 121 bideo jaso genituen, duela bi urte 133, eta iaz 203. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak:

– Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak…).

– 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

– Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

– Bideoaren neurria, nahi dena.

– Horizontalean bidali bideoak. Ezinbestekoa da hori.

– Koloretan edo txuri-beltzean.

– Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

– Nahi adina bideo bidali ahal dira.

– Karnabaletako astean helarazi (martxoak 3-10).

– Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa egingo dugu.

– Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda eguneka, eta hauek joango da aurten ere sarean jartzen.

Aurtengo karnabaletako zezeneko ordutegiak.

KONPARTITU