Herri Batzordearen sorrera

1110

2018an data esanguratsu bat izango dugu Azpeitian: herriko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, agian gehiago dituen arren. Izan ere, idatzizko lehenengo konstantzia 1518koa da, Imanol Elias Odriozola historialariak Azpeitiko Udal Artxibategian topatutakoa.

Sokamuturraren bosgarren mendeurrena ospatzea merezi duelakoan, herri batzorde bat osatu dugu hura antolatzeko. Zezen Beltz Elkartea, lehengo eta gaurko sokamutilak, Argazki Elkartea, Musika Banda, Udala eta sokamuturzaleak gara batzordeko kideak.

Batez ere, 2018ko urtarrilaren 13tik otsailera 13ra (astearte karnabala) artean ospatuko dugu bosgarren mendeurrena, eta urtarrilaren 3an aurkeztuko dugu egitaraua, prentsaurreko batean.

Oharra: edozein herritarrek du egitarauaz-eta proposamenak egiteko aukera, sokamuturra500@gmail.com helbidera mezua bdalita.

Argazkian: Azpeitiko sokamuturrak 500 urte herri batzordeko kideak, joan den irailaren 11ko bileran. Zutik, ezkerretik eskubira; Unai Frantsesena (Musika Bandako zuzendaria), Julen Labaka (Zezen Beltz Elkartea), Aitor Bereziartua (Zezen Beltz Elkartea), Mikel Odriozola (sokamutil ohia) eta Andoni Unanue (sokamutil ohia). Eserita, ezkerretik hasita, Jexus Artola (Argazki Elkartea), Onintza Urbieta (sokamuturzalea), Mikel Ibarzabal (Udaleko Festa batzordeburua), Fernando Arakistain (sokamutil ohia) eta Enekoitz Esnaola (sokamuturzalea).

KONPARTITU