‘Toro en la Piel’ seriean, Azpeitiko sokamuturra

970

Movistar+ telebista katearen Canal Toros+-ek produzitutako serie bat da Toro en la PielZezena azalean–, eta zortzi kapituluetako bat Azpeitiko sokamuturrari eskaini diote. Errebaleko festetako azkeneko sokamuturreko irudiak daude, baita zaharrak eta Irteera pelikulako batzuk eta Sokamuturra argazki liburukoak ere.

Elkarrizketatuen artean, Mikel Odriozola sokamutil ohia eta Zezen Beltz elkarteko kidea, Andoni Mugerza Arno ganadutegikoa, Josu Arregi eta Markel Martija Lopene ganadutegikoak, Asier Arrizabalaga Saka ganadutegikoa, Alberto Beloki Argazki Elkarteko kidea, Miguel Zendoia zalea, Eduardo Garcia idazlea eta Jesus Esteve kamarografoa daude.

Ia 29 minutuko iraupena du lanak. Gaztelaniaz egin dago.

KONPARTITU