Asteartea, ekaina 15, 2021

'Irteera' pelikula

Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizuneko pelikula da Irteera, 2018ko urtarrilaren 27an estreinatutakoa, Soreasu antzokian. Jai karnabal arratsaldeko zezena atera aurreko uneak jasotzen ditu. Zuzendaria: Xanti Rodriguez. Ekoizlea: Azpeitiko sokamuturrak 500 urte Herri Batzordea. Iraupena: 23 minutu.