Larunbata, apirila 27, 2024

Nor gara

Zezen Beltz Azpeitiko elkartea (2008)

Sokamuturra sustatzea eta lehengo ohiturak berreskuratzea, sokamuturra legez babestea, ganadutegiak bisitatzea, entzierro txikiak antolatzea, kapeak egitea, errekortari txapelketak burutzea, herriko belaunaldiak uztartzea… Horrelako helburuak ditu Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak. Zezenketen arloa ez du bere baitan hartzen. 2008ko otsailaren 2an izan zen Zezen Beltzen aurkezpena, Pilotalekuan, eta Azpeitiko festetan eta bestelako egunetan egiten ditu ekimenak.

Elkartearen izaera irekia da baina, batik bat, sokamuturrean, ganadutegietan eta entzierrotan ibiltzen diren lagunek osatzen dute. Gainera, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea dauka Zezen Beltzek. Juridikoki eratutako elkartea da, eta Izarraitz pilotalekuaren sarreran du egoitza: Goiko Kale 16, behea.

Hori guztia transmititzeko eta informazioa zabaltzeko xedea ere badauka. Hala, webgune honen bitartez Azpeitiko lagunek eta herritik kanpokoak Zezen Beltzen jarduerak ezagutzeko aukera dute.