Zezen Beltz XI. asteburua, urriaren 12an eta 13an

85

Oparoa izango da egitaraua: sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix solidarioa, helduen entzierroa, zezen bolaztatuak, eta txahal saiheski eta oilasko erretzea.

Urriak 12, zapatua

– 12:30: sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

– 17:00: Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat. Grand Prixean bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren azpeitiarrari laguntzeko izango da.

Sarrera: 3€. Aurrez Juantxo-txiki, Txintxu, Korrale, Berdie eta Azkoitiko Elurren salgai, eta egunean bertan zezen plazako leihatilan.

Urriak 13, igandea

– 12:30: sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.

Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.

– 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

KONPARTITU