Euskal Zezenzale Elkartea sortu dute

289

Kaleko zezena sustatzea du helburu: entzierroak, sokamuturra, zezen txikiak… Harrera ona izan dutela diote. Zezen Beltzek ondo ikusten du Euskal Herrian horrelako elkarte bat sortu izana.

Kaleko zezenaren afizioa duten hainbat lagunek eratu dute Euskal Zezenzale Elkartea, behar hori ikusita. Xabier Iturralde azpeitiarra da zuzendaritzako kideetako bat, eta, hark dioenez, lehendik ezagutzen zuten elkar, nahiz eta eskualde desberdinetako jendea izan, maiz egiten zutelako topo herrietako festetako zezen ekitaldietan —sokamuturrean, entzierroan eta besteetan—, eta orain erabaki dute elkartea sortzea. “Kaleko zezenaren zaleak gara; horrek batzen gaitu”. Irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Egiten dena defenditu eta hari eusteaz gain, Euskal Zezenzale Elkarteak badu asmoa tokian-tokian lehen egiten ziren ekinbide batzuk berreskuratzeko. Horrez gain, ganadutegietara irteerak egin nahi ditu, hitzaldiak… Udalekin egoteko asmoa ere badute.

Azpeitian Zezen Beltz 2008ko otsailean sortu zen, helburu berarekin; kaleko zezena sustatzea.

Argazkietan, Euskal Zezenzale Elkartearen aurkezpena, batzarra eta bazkaria, eta ondoren zezen txikiak. Lasturren (Itziar) bildu ziren, joan den azaroaren 30ean.


KONPARTITU