10 urte ‘Soka ez da eten’-en estreinalditik

1164

Zezen Beltz elkarteak 2011ko otsailaren 26n estreinatu zuen Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala; gaur 10 urte. Sanagustin kulturgunean izan zen estreinaldiaren ekitaldia, eta bete egin zen aretoa (300 lagun). 1.000 aleko tiradatik 900 saldu ziren. Sarean ia 4.000 ikustaldi daramatza.

Enekoitz Esnaola kazetariak zuzendu zuen dokumentala, eta. Lara Madinabeitia Berria Telebistako arduraduna izan zen errealizadorea. Zezen Beltzen ordezkari gisa Jagoba Labakak hitz egin zuen ekitaldian.

Ordubete eta 18 minutuko iraupena du Soka ez da eten-ek. Lehen partean Azpeitiko sokamuturraren historia eta atzean dagoen lana kontatzen ditu —ganaduzaleena eta sokamutilena—. Sokaren ezaugarriak eta istorioak ere badaude. Bigarren partean hainbat kontu datoz: Botijo idiskoa, Etxe Zurineko irteera, argazki lehiaketa, Zezen Beltzen jarduera…

Zezen Beltzek sarean dokumentalaren bertsio laburtuak ere argitaratu zituen gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez (hemen).

Soka ez da eten liburu formatuan ere badago, Interneten.

Gaur 10 urteko ekitaldiko argazki batzuk:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
KONPARTITU