Adiel Zabala zestoarrak irabazi du Azpetiko Argazki Elkartearen Imanol Elias XLI. argazki lehiaketako erakusketa. Martxoan ziren erakusketa zabaltzekoak eta sari banaketa egitekoak, baina pandemiagatik atzeratu egin zuten.
Saridunak:
1. saria: Adiel Zabala.
2. saria: Angel Olabarria.
3. saria: Roman Azkue.
4. saria: Karlos Iriarte.
5. saria: Jexus Artola.
22 argazkilarik aurkeztu zituzten lanak.
Karnabal giroko Iñaki Joaristi Altzarte saria:
Juan Antonio Unzurrunzaga bergararra.
Erakusketa:
– Uztailak 18-abuztuak 2.
– Astegunez: 18:00-20:00. Asteburu eta jai egunez: 12:00-14:00.
– Betharrametako aretoa.



