1991. urteko sansebastianetan ez zen sokamuturrik izan Azpeitian, zezenaren gaitza izeneko gaixotasunagatik. Aurten, berriz, COVID-19aren pandemiagatik geratuko gara zezenik gabe sansebastianetan, eta datozen karnabaletan.
Oraintxe dela 30 urteko San Sebastian festetako udalaren orduko egitarauan (urtarrilaren 20koan) ikus daiteke (argazkian) ez zela sokamuturrik izan, ez hamabietan, ez lau eta erdietan, ohi bezala.
Andoni Unanue garai hartako sokamutilak Soka ez da eten dokumentalean (2011) esan zuen “festa negargarriak” izan zirela haiek, jendeak esaten zuela hura ez zela Azpeitia. Urte bereko karnabaletan bai, izan zen sokamuturra.
2021-1-20, 16:31. Tristura
16:31ko argazkia. Eguerdian bezala, pandemiagatik sokamuturrik ez San Sebastian egunean Azpeitian. Tristura.