500.000 ikustaldi jada

54

Zezen Beltz elkartearen YouTubeko bideoek milioi erdi bat ikustaldira iritsi dira gaur. Ia orain dela 12 urte sortu zuen kanala. Eskerrik asko denei!

Zezen Beltz saiatzen da Azpeitiko urtean zeharreko ekitaldietako bideoak igotzen: sokamuturrekoak (festa desberdinetakoak), zezen txikietakoak, entzierro txikikoak, Zezen Beltz Asteburukoak, errekortarien saiokoak; elkarrizketak, dokumentalak… YouTuben ez ezik, elkartearen sare sozialetan ere bai.

Ematen du jendeak estimatzen dituela bideo horiek, YouTubeko ikustaldiak 500.179 direlako une hauetan. Kaleko zezenaren sustapena jardueratzat duen herri bateko elkarte batentzat, zifra handia da.

KONPARTITU