Etxe Zurinetik irteera berriz

1435

Datorren igandean helduen sokamuturra (16:30) berriz ere Etxe Zurinetik aterako da, garai batean ikuilua zegoen tokirik; garajea da gaur egun. Urteetan handik izan zen irteera, 1980 artean. Hemen Etxe Zurineko irteeraz ‘Soka ez da eten’ dokumentalean jasotakoa.

Zezen Beltz Elkarteak 2011n Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala aurkeztu zuen —liburu formatoan ere bada—, eta hango pasarteetako bat Etxe Zurineko ikuilutik egiten zen irteera da. Hauxe da dokumentalean jasota dagoena:

Botijo zezen berezia izan bazen, Etxe Zurineko irteera ere oso izan zen espeziala. Urteetan hasi zen han sokamuturra, ikuilutik irten zezenak eta Erdi kalean gora abiatzeko.

Etxe Zuri aurreko plazan zeukaten irteera puntua sokamutilek.

Oraintxe dela 35 urte inguru sokamutur saio batean hiru aldiz atera behar izan zuten zezena Etxe Zurinekotik. Lehen biak plazara iritsi, eta erretiratu egin behar izan zituzten, ikuilura bertara. Aurrena, txarra zelako. Besteak adarra hautsi zuen. Botijo atera zuten hirugarrengoan.

Joxin Belokiren-eta garaian ez zuten zezena kamioian aldatzen, herrian zeuden ikuilu batzuetan baizik. Astotegian zegoen bat, garaiko Tomaseneko taberna ondoan. Goiko Errotan beste aldaleku bat zegoen. Zezen plazan ere bai. Bukaeran Etxe Zurinekora erretiratzen zuten zezena.

Lehen, orain aldean ganadutegi gutxiago etortzen zen, eta, karnabaletan-eta egunero joan-etorrian ez ibiltzearren, Saka ganadutegiko arduraduna Etxe Zurineko etxean lo egindakoa da. Martzelino Albizuk Sanjuandegiko etxe batean hartzen zuen ostatu: Joxe Urbieta Barrenetxearen etxean. Hau haren baserrian lan egindakoa zen, izan ere. Argazkian, Martzelino Etxe Zurineko ikuiluan ageri da, bertako Pedro Arrieta zenarekin.

Etxe Zurineko taberna traspasatzean utzi zioten hango ikuilutik zezenaateratzeari. 1980tik Erdikale behean dago hasiera”.

Igande honetan, berriro handik.

Goi-goiko argazkian, zezena Etxe Zuri taberna aurretik pasatzen, ikuilutik irten berritan. Besteetan, aurrenekoan, Martzelino Albizu ganaduzalea eta Pedro Arrieta Etxe Zurineko ikuiluan. Haren azpiko bietan, sokamutilak Perez Arregi plazan, zezena Etxe Zurinetik ateratzen zutenean.

KONPARTITU