Nepalgo lurrikarak sortu duen sarraskia dela-eta, Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak ekarpen ekonomiko bat bideratu du hara, elkartasun modura. Child Bright fundazioa laguntza eskatzen ari da Azpeitian ere, haren herriko taldearen bidez. “Nepalgo haurrek ere zeukaten apurraren ia guztia galdu dute, eta ondorioak benetan suntsigarriak izan daitezke haien bizitzan. Kontziente izan behar dugu luze gabe arazo larriak sortuko direla; edateko ura eta janaria faltako zaie, eta gaixotasunak izango dira nonahi”, dio fundazioak. Zezen Beltzek Azpeitiko herritarrei eta entitateei dei egiten die elkartasuna adierazteko eta laguntza ekonomikoa bideratzeko. Honela egin daiteke ekarpena: ES72 0030 1036 83 0002483271 kontu zenbakian eta www.childbright.org webean.
Child Bright fundazioaren Azpeitiko taldeak Sanjuandegiko festetan tonbola jarriko du, horrela ere diru bilketa bat egiteko. Tonbola jartzeko herritarren laguntza eskatu du.