Lodosako Sokako Zezenaren kongresura irteera

929

Irailaren 4, 5 eta 6an izango da, eta maiatzaren 15erako eman behar da izena. 80 eurotan sartzen dira bidaia, bi gau hotelean eta bi gosari. Duela bi urte Chivan izan ginen.

Aurten Sokako Zezenaren kongresua —XII.a— Lodosan (Nafarroa) izango da, irailaren 4-5-6an (ostiraletik igandera), eta Zezen Beltz elkartekook irteera antolatu dugu.

Izena emateko

1. Izen-emate inprimakia bete, sinatuta. Edo bestela, Azpeitiko udaletxean eskatu, lehenengo solairuan, harreran.

2. Diru sarrera egin ondorengo kontu korrontean. Izen-abizenak jarri kontzeptu bezala. 2095 5029 10 9114810306 (Kutxabank). Edo, bestela, Udal Kultura sailean bertan ordaindu.

3. Izen-emate inprimakia eta diru sarreraren agiria Azpeitiko udaletxean entregatu, Kultura sailean (3. solairuan, Pili edo Miren). 3.1. Bestela, inprimakia eskaneatuta eta diru sarreraren agiria e-mailez bidali helbide honetara: info@zezenbeltz.com

4. Izena emateko epea: maiatzak 15.

Prezioa

80 euro. Autobus bidaia, bi gau hotelean eta bi gosari sartzen dira. Hotela Logroñon izango da; Lodosatik 35 kilometrora dago, eta autobusak sarri ibiliko dira.

KONPARTITU