Larunbatean eta igandean izango dira zezen erakustaldiak. Azpeitikoa jaian izango da, 11:00ak aldera, Bergarako zezenekin. Ostiralean abiatuko da herritik autobusa Valentzi aldera.
Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresuan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Azpeitiko sokamuturrak, baiezkoa eman zuen Zezen Beltz elkarteak, izen-ematea zabaldu genuen eta 37 lagunek eman dugu izena. Denetik joango gara: sokamutilak, sokamutur zaleak eta udal ordezkariak, gazteak eta helduak. Ostiraletik igandera artean izango da kongresua (ekainak 28, 29 eta 30).
Bidaia
– Irteera ordua: ostirala (ekainak 28), 13:00, Azpeitiko anbulatorio aurrea. Autobusa.
– Bueltarako ordua: igandea (ekainak 30), 14:00, Chiva. Autobusa.
– Prezioa: bidaia, bi gau (etxeak utzi dizkigute) eta lau otordu, 110 euro.
Sokako zezen erakustaldiak; Azpeitikoa, igande goizean
Larunbatean hasiko dira sokako zezen erakustaldiak. Ordu erdi bateko saioak izango dira.
Larunbatean hauek egongo dira, 09:30etik aurrera:
– Grazalema (Andaluzia, Espainia).
– Lodosa (Nafarroa, Euskal Herria).
– Benavente (Leon, Espainia).
– Pina de Ebro (Aragoi, Espainia).
– Cuenca (Gaztela, Espainia).
– Arroyo de Ojanco y Beas de Segura (Andaluzia, Espainia).
Ganadutegiak: El Serrano (Sevilla, Espainia), Gerardo Gamon (Valentzia, Herrialde Katalanak).
– 19:30: Chiva (Valentzia, Herrialde Katalanak).
Igandean, 10:00etatik aurrera:
– Cabreton (Errioxa, Espainia).
– Amposta (Herrialde Katalanak).
– Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria). 11:00ak aldera. Azpeitiko sokamutilak ariko dira.
– Teruel (Aragon, Espainia).
– Santa Barbara (Valentzia, Herrialde Katalanak).
– Ontenient (Valentzia, Herrialde Katalanak).
Ganadutegiak: German Vidal (Castello, Herrialde Katalanak), Javier Tarrega El Gallo (Castello, Herrialde Katalanak), Iñigo Almorza (Bergarako zezenak, Gipuzkoa, Euskal Herria).
Azpeitiko stand-ean jarriko dena
Kongresuan hamahiru herrik hartuko dute parte, eta haien standak egongo dira asteburuan, 5 x 5 metrokoa bakoitza.
Azpeitikoan egongo dena:
– Sokamuturreko argazki zaharrak eta berriak.
– Argoila bat, soka eta makilarekin.
– Soka, egin gabea, han egiteko sokamutilek uztartze lanak.
– Informazio orriak: Azpeitia, sokamuturra eta Zezen Beltzi buruzkoak.
– Azpeitiari buruzko liburu batzuk: festak, historia…
– Telebista pantaila bat, sokamuturreko irudiak eskaintzeko (dokumentalekoak eta beste).
– Jatekoa eta edatekoa: hirugiharrea, txistorra, gazta, menbrilloa, txakolina, sagardoa. Kongresuko partaideen tokiko jakiekin-eta feria gastronomikoa zabalduko dute zapatuan Chivan.
Zezen Beltz-en oroigarria antolatzaileei
Mikel San Juan azpeitiar tallistak eginda, Zezen Beltzek oroigarri bat emango die igandean antolatzaileei (ikusi argazkia). Azpeitiko sokamuturreko osagaiak ageri dira: zezena, sokamutila, soka, argoila eta arkupeak.
Argazkiak
1. Azpeititik bidalitako argoila jarrita dago Chivan.
2. Hor hasi eta bukatuko da sokamuturra. Bigarren lotura hor izango da.
3. Chivako plaza. Bigarren lotura han izango da.
4. Mikel San Juanek egindako taila emango die Zezen Beltzek antolatzaileei.
5. Bergarako zezenak ganadutegiko zezen bat.
6. Bergarako zezenak ganadutegiko beste zezen bat.
7. Chivan zezenerako jarrita dauden hesiak.