Herritarren saria ere Juan Mari Amenabarrentzat

884

Martxoaren 16an banatu zituzten XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako sariak Betharrametan. Gero, martxoaren 31 bitartean lehiaketako argazki guztiak ikusgai izan ziren Betharrametako aretoan, eta herritarrek han izan zuten gustuko argazkiaren aldeko bozka emateko aukera. Juan Mari Amenabar Otola-ren Egin lekue argazkia izan da bozkatuena.

Sari nagusia ere Amenabarrek irabazi zuen, beheko argazki honekin.

KONPARTITU