Errekortarien saioko sarrerak salgai daude

883

Uztailaren 17an izango da Azpeitian Zezen Errekortarien Txapelketako saioa (18:30, zezen-plaza), eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Hain zuzen, numeratutako sarrerak eta numeratu gabekoak eros daitezke. Numeratutakoak Betharrametako aretoan har daitezke. Lehengo zapatuan izan ziren salgai lehen aldiz, eta hurrengo hitzordua uztailaren 14an izango da, 18:00-20:00 artean. Hilaren 15ean (18:00-20:00) eta 16an (12:00-14:00) ere egongo dira sarrerak saltzen han. Numeratu gabekoak aurrez erosteko tokiak: Azpeitian Pastorkua, Juantxo Txiki, Ametsa, Iraurgi SB, Harzubia, Eguzkitza, Etxe Zuri, Jim Clark eta Diego tabernak, eta Azkoitian Elurra kafetegia.

Uztailaren 17an bertan zezen-plazako leihatilan egongo dira sarrerak, 17:30etik aurrera. Dena dela, Zezen Beltz elkarteak txartelak aurretik hartzeko gomendioa egin du.

Udalak eta Zezenbeltzek ostegun honetan aurkeztuko dute Zezen Errekortarien Txapelketako saioa.

KONPARTITU