Makua eta Reta ganadutegiak ikusten

966

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, 27 lagunek egunpasa egin zuten Nafarroan larunbatean (martxoaren 26an), Larragan, Makua eta Reta ganadutegiak ikusten. Irteerako argazki bilduma (98 irudi)

Makuan hamaiketakoa egin ondoren ganadutegia ikusi zuten, Pickup todoterrenoetan. Gero hiru zezen txiki atera zituzten Makuakoek, jolasteko.

Larragan bazkaldu, eta arratsaldean Reta ganadutegira joan ziren. Nafarroako kastako zezena zer den eta kastari nola eutsi dieten azaldu zieten Retakoek. Ondoren ganadutegia ikusi zuten, oinez, eta zezenen ondoan ibili ziren.

20:30ak aldera iritsi zen Azpeitira Zezen Beltz elkarteak antolatutako autobusa.

KONPARTITU