Juan Joxe Agirre, 23 urte irudiak jasotzen

1217
(Uztarria) Juan Joxe Agirre: Azpeitia (1945). Argazki Elkartearen sortzaileetako bat da. Batik bat paisaia eta naturari buruzko argazkiak landu ditu (Arte Fotográfico, Natura eta Pyrenaica-n). ‘Azpeitiko Baserriak’ liburuaren egilea da. Inauteriak: Migelito Sarrallerekin batera, aurten 23. urtea beteko du Inauteri giroko eta sokamuturreko argazkiak ateratzen. Juan Antxieta Inauterietako Argazki Lehiaketaren hutsik egin gabe urtero parte hartu izan du. (goiko argazkia) Herria. “Orain urte batzuk ateratako argazki hauetan Azpeitian azkeneko urteetan izan diren aldaketak ikusteko ere balio dute. Goiko-errota inguruko etxeak gaur egun botata dira eta berriak eginda daude”.
Elegante. Elegante eguneko argazkia; musika jotzeko ere dotore asko jantzita.
Musika. “Musika izan ohi da Inauterietako protagonistetako bat”.
Balkoitik. “Udaletxeko balkoitik ateratako argazkietako bat da, 1984an”.
A zer sustoa!. “Argazki hori 1979an atera nuen, eta zezena azaltzen ez den arren, saritua izan zen”.
Zezenzalea. “Azpeitian ez dago zezenzaletasuna galtzeko beldurrik”.
Zaletasuna. “Argazki honetan ikusten da garbi Azpeitian zezenerako dagoen zaletasuna; a zer jende oldea!”.
Umorea. “Eguraldi txarra edo ona egin, jendea umore oneko”.
Jolasean. “Zezena nahikoa ez dela, baloiak ere bai, astearte goizeko kontuak”.
KONPARTITU