Oraindik ez dituzte bukatu Alberdieneko eraikuntza obrak, eta, beraz, aurten ere, iaz bezala, segurtasun arrazoiengatik ez dute Gipuzkoanonean soka lotuko dute San Sebastian Eguneko —astelelehenean— eta hilaren 26ko helduen arratsaldeko sokamuturrean.
Ondorioz, Erdikalean atera zezena, eta plazan ibili ondoren, handik zuzenean Errebalera joango dira sokamutilak. Oharra: gero, Mixikordiko joan-etorrian, ez igo Alberdieneko obretako hesietara.
Urtarrilak 20 (San Sebastian Eguna, astelehena)
12:00-12:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno.
Urtarrilak 26 (igandea)
12:00-13:30: txikien sokamutur irteera, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Zelai Luze.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
Sokamuturreko ibilbidean hesiak jarrita daude duela egun batzuetatik, udal brigaden aldetik.