Igandean, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra, hilaren 23, 24 eta 25ean. Txikiena, astelehen goizean.
Jai karnabala (otsailak 23)
12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia. (goiko argazkia, iazko jai karnabal arratsaldeko irteerakoa da)
Astelehen karnabala (otsailak 24)
11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak, Arno ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
Astearte karnabala (otsailak 25)
07:00-09:30: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.
Bi ohar:
– 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.
– Karnabaletan ere helduen sokamuturrean ez dute soka lotuko Gipuzkoanonean (behean, argoila), Alberdieneko eraikuntza lanengatik. Beraz, plazatik zuzenean Errebalera eramango dute zezena.