‘Suharra’ dokumentala uztailaren 7an, Soreasun

633

(Uztarria.eus) Inguruko hainbat txokotan geldialdia egin ondoren, Azpeitira ere iritsiko da Suharra ikus-en tzunezkoa. Zehazki, datorren uztailaren 7an, asteazkena, emango dute dokumentala Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Dagoeneko salgai daude sarrerak, Kulturazen webgunean

Euskal Herrian galtzeko zorian dauden bertako behi arrazen inguruko dokumentala da Suharra. Terreña, montxina, betizu eta larrabehien historia eta gaur egungo egoera jorratzen ditu, naturaren nahiz mendien bioaniztasunaren alde eta suteen kontra gauzatzen duten “paper garrantzitsua” agerian utziz, dokumentalaren egileen arabera. Horrez gain, emakumeen ikuspegiaren berri ere eman dute ikus-en tzunezkoan: “Baserrian hain presente dauden emakumeen ikuspegia sartu nahi izan dugu, beren jarduerari justizia egiteko”.

Suharra dokumentala Euskal Larrabehi eta Zezenzale elkarteek ekoitzi dute, Ikusmin ikus-en tzunezkoen laguntzarekin. Hainbat udalen babesa ere jaso du proiektuak, tartean Azpeitikoarena. Dokumentalaren egitasmoa lagundu duten gainontzeko udalak dira, besteak beste, Itziarko Auzo Udala, Zestoakoa, Azkoitikoa, Zumaiakoa, Tolosakoa, Elgoibarkoa, Usurbilgoa, Guardiakoa eta Bergarakoa.

KONPARTITU