Pandemia atzean utzita, hemen da berriz ere sokamuturra San Sebastian festetan. Helduena, ohi bezala, bi egunetan izango da: aurrena, urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunean,, eta hurrena 22an, igandearekin. Txikiena, 22an.
Pandemia dela eta, sansebastianetan azkeneko aldiz zezena 2020an izan zen. (hemen orduko bideo eta argazkiak)
2023
Urtarrilak 20 (San Sebastian Eguna, ostirala)
– 12:00-12:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene
– 16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
Urtarrilak 22 (igandea)
– 12:00-13:30: txikien sokamutur irteera, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Lopene.
– 16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
Oharra: 16 urtetik beheko lagunek helduen sokamuturraren garaian ezin dute ibilbidean egon.
Argazkian, 2022ko San Sebastian Eguneko helduen sokamuturra, plazan.