Igandean helduen sokamuturra, ohiko ibilbidearekin

176

Zezen Beltzek bere XV. Asteburua delako antolatu du helduen kaleko zezena. 16:30ean hasiko da. Lopene izango da ganadutegia; duela 11 urteko ospakizunean ere izan zen, bere estreinaldian.

Datorren larunbatean eta igandean izango da Zezen Beltz XV. Asteburua, Azpeitian, eta, azkeneko urteen aldean, berritasun bat izango da: helduen sokamuturra igandean, ohiko ibilbidearekin. 16:30ean hasiko da, Erdi kalean behean, eta 20:00etan bukatuko, Enparan kalean behean. Zehazki, bere XV. Asteburua delako antolatu du Zezen Beltz elkarteak helduen sokamuturra ohiko ibilbidearekin. Normalez, elkartearen ospakizunean, Arzubia kalean izaten da helduen kaleko zezena.

Ez da oraingoa izango Zezen Beltz Asteburuan helduen sokamuturra sansebastianetako eta karnabaletako ibilbidean izango den lehen aldia, 2013an ere izan zelako. Igandean bezala, Lopene izan zen ganadutegia; hain zuzen, Lopenek orduan izan zuen bere estreinaldia Azpeitian —ordukoa da beheko bideoa—. Zezen Beltzen V. Asteburua izan zen orduan.

Azpeitiko Udala gaur hasi da sokamuturrerako ibilbidean hesiak jartzen. Goi-goiko argazkian, hesiak Artetxeneko parean, gaur.

Zezen Beltz XV. Asteburua

Urriak 19, larunbata: 

  • 11:30: Zezen bolaztatuak, zezen plazan. 
  • 17:00: Grand Prixa, zezen plazan.Ondoren, zezen bolaztatutak.

Urriak 20, igandea:

  • 12:00: Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea plazan.
  • 12:30: Karretoiarekin entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara. Ondoren, argazki erraldoia.
  • 16:30: Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidean. Ganadutegia: Lopene.
KONPARTITU