Gipuzkoanonean ez dute lotuko zezena, obrengatik

1655

Alberdieneko eraikuntza obrak direla-eta, segurtasun arrazoiengatik San Sebastian eguneko eta hilaren 27ko helduen zezeneko arratsaldeko saioetan soka ez dute lotuko, ohi bezala, Gipuzkoanonean. Beraz, Erdikalean atera zezena, eta plazan ibili ondoren, handik zuzenean Errebalera joango dira sokamutilak. Oharra: gero, Mixikordirako joan-etorrian, ez igo Alberdieneko obretako hesietara.

Urtarrilak 20 (igandea), San Sebastian eguna

Helduen sokamuturra:
– 12:00-12:30. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.

Urtarrilak 27 (igandea)

Txikien sokamuturra eta zezen txikiak:
– 12:00-13:30. Sokako zezena txikientzat Erdikaletik, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.

Helduen sokamuturra:
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.



KONPARTITU