Abuztuan, bi garaipen Xabier Iturralderentzat

566

Abuztuan bi uztai txapelketa irabazi ditu Xabier Iturralde errekortari azpeitiarrak: hilaren 21ean Escatronekoa (Aragoi, Espainia) eta 24an Martzillakoa (Nafarroa), Uztarria.eus-ek argitaratu duenez. Bietan Ander Lizarralde villabonatarrarekin aritu zen.

Escatroneko txapelketan hamabi bikote lehiatu ziren. Behiari zortzi uztai sartu zizkioten Iturraldek eta Lizarraldek, bigarren sailkatuak baino bat gehiago. Joanes Balentziaga azkoitiarra ordezkatu zuen Iturraldek.

Martzillan ere hamabi bikote aritu ziren lehian, eta Iturralde eta Lizarralde izan ziren partze hartzen azkenak. “Horrek aukera eman zigun txapelketa nola zihoan ikusteko”, esan zuen Iturraldek. Lizarralde eta biak plazara atera aurretik, Arturo Elvirak eta Javier Ezquerrok sartu zituzten uztai gehien: zazpi. Azpeitiarrak eta villabonatarrak hamalau sartu zituzten.

Goiko argazkian, Ander Lizarralde eta Xabier Iturralde —eskuinean—, abuztuaren 21ean, Escatroneko txapelketan. Behekoetan, Iturralde —ezkerrean— eta Lizarralde, 24an, Martzillakoan, eta, beste irudietan, Iturralde lehian.

KONPARTITU