Arno ganadutegia eta Iñigo Goikoetxea errekortaria onenak

526

Lopene (Zestoa), Arno (Mutriku) eta Zelai-Luze (Lastur, Itziar) ganadutegien arteko erronka izan da gaur arratsaldean Azpeitiko zezen plazan, 35 errekortarirekin. Arnok lortu du ganadutegi onenaren saria, eta Iñigo Goikoetxea tolosarrak errekortari onenarena. 450 ikusle izan dira.

Ganadutegi bakoitzak hiruna buru —behiak eta idiskoa— atera ditu plazara, eta oztopoekin jolasteko eta errekorteak egiteko aukera izan dute errekortariek.

Zezen Beltz elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute ekitaldia. Mikel Odriozola Udal Festa batzordeburuak eman dio saria Arnoko arduradun Andoni Mugerzari, eta Mikel Segurola Zezen Beltzeko kideak Goikoetxeari.

Uztarria-ren argazkiak dira goi-goikoa eta hemen behekoak:

Mikel Segurola Zezen Beltzeko kidea eta Iñigo Goikoetxea errekortaria.
Mikel Odriozola Udal Festa batzordeburua eta Arno ganadutegiko arduradun Andoni Mugerza.
KONPARTITU