Bi berritasun sokamuturrean

654

Hemen dira karnabalak, eta tori sokamuturreko bi berritasun: Lopene ganadutegiak debuta egingo du inauterietan eta sokamutil berri bat izango dugu (Igor Sagardogi).

Hemen aurtengo karnabaletako sokamuturreko ganadutegiak eta ordutegiak:

Igandea (martxoak 2)

-12:00-12:30: Bergarako zezenak ganadutegia.
-16:30-20:00: Bergarako zezenak.

Astelehena (martxoak 3)

-16:30-20:00: Lopene. Karnabaletan debuta egingo du (iazko urrian aritu zen lehen aldiz Azpeitian, Zezen Beltzen Asteburuan).

Asteartea (martxoak 4)

-07:00-10:00: Lopene.
-16:30-20:00: Arno.

Umeentzako zezena, astelehena

11:00: sokamuturra Erdikaletik plazara. Ondoren plazan zezen txikiak eta poniak. Arno ganadutegia.

Astearte karnabalean 20:00-20:30 artean suzko zezena izango da Erdikaletik plazara, ohi bezala. Hemendik aurrera suzko zezena erabiltzeko titulu bat behar denez, sokamutil batzuek atera berri dute.

KONPARTITU