Datorren astean, Zezen Beltz VII. asteburua

1002

Urriaren 24an eta 25ean izango da, kuadrilen arteko Grand Prix jolas lehiaketa dela berritasun: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak… Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. Dagoeneko 24 lagunek eman dute izena; apuntatzeko, info@zezenbeltz.com helbidea. Horrez gain, asteburuan sokamutur txikia, animalia arraza desberdinen erakusketa, saiheski eta oilasko dastatzea, zezen bolaztatuak… egongo dira.

ZEZEN BELTZ VII. ASTEBURUKO EGITARAUA

Urriak 24 (larunbata)

12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
17:00. Grand Prix jolasak, zezen plazan. Gero, zezen txikiak haurrentzat. Sarrera: hiru euro.

Urriak 25 (igandea)

12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan. Ordu berean, txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.
Goizean zehar. Animalia arraza berezien erakusketa, plazan. Aiako baserri bateko hogei animaliatik gora izango dira. Haien artean, bufaloak, llamak, alpakak, ardi bereziak…
17:00. Zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

Ostegunetik igandera (urriak 22-25): Azpeitiko sokamuturreko irudi zaharrekin eta Zezen Beltz elkarteak antolatutako ekintzen argazki eta irudiak ikusgai egongo dira Sanagustin kulturguneko telebista pantailetan eta sarrerako pantaila handian.

Aldez aurretik, Zezen Beltz elkartearen partetik eskerrik VII. asteburua antolatzen lagundu diguten denei.

Grand Prixeko ezaugarriak:

– Urriaren 24an (larunbata) izango da Grand Prixa: 17:00etan, Azpeitiko zezen plazan.
– Parte hartzeko 16 urtetik gorako laguna izan behar da.
– Zezenak bolaztatuak eta txikiak izango dira, jolastekoak. Zelai Luze ganadutegia.
– Sariak egongo dira.
– Izena emateko: info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria.
Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatu dugu, iaz bezala.
– Bukaeran, zezen txikiak egongo dira haurrentzat.
– Sarrera: hiru euro.

KONPARTITU