Dena prest Errekortarien Txapelketarako

799
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Mikel Odriozola eta Mikel Arrieta Zezen Beltz elkarteko kideek, Felipe Sota Taurovisioneko kidea eta Manuel Unanue udal zinegotziak atzo aurkeztu zuten igande honetan (uztailaren 17an) Azpeitian izango den Zezen Errekortarien Txapelketako saioa.

18:30ean hasiko da —txapelketako bigarren finalerdia izango da—, zezen-plazan.

Sarrerak salgai daude.

Uztailaren 6an jakinarazi genituen saioari buruzko xehetasunak webgune honetan.

Argazkian, Mikel Odriozola, Felipe Sota, Manuel Unanue eta Mikel Arrieta, atzo, plazan (Urola Kostako Hitza)

KONPARTITU