Errekortarien saioa, bideoan

488

(Uztarria.eus) Zezen Beltz asteburuaren barruan, errekortarien ikuskizuna izan zen atzo, igandea, Azpeitiko zezen plazan. Saioan parte hartu zuten errekortari guztiak ingurukoak izan ziren, Zaragozako (Espainia) neska bat izan ezik. Gainera, hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten erakustaldian, eta horietako batzuekin hitz egin zuen Uztarriak: hain zuzen ere, Ander Carpintero Txope-rekin, June Urainekin, Eneko Martijarekin eta Urko Arrietarekin.

KONPARTITU