Errekortarien saioko sarrerak salgai larunbatetik aurrera

611

Uztailaren 25ean (asteartea, Santio Eguna) izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa, 18:00etan hasita, zezen plazan, eta sarrerak larunbat honetatik aurrera erosi ahal izango dira.

Numeratuak: 

  • Uztailaren 21ean, ostirala, udaletxeko arkupeetan: 18:30–20:00.
  • Uztailaren 22an, larunbata, Egañaneko aurrean: 12:00-14:00,
  • Uztailaren 24an, astelehena, udaletxeko arkupeetan: 18:30-20:00.
  • Uztailaren 25ean, asteartea, Egañaneko aurrean: 12:30-14:00.
  • Prezioak: 22 eta 25 euro artekoak dira.

Numeratu gabeak. Larunbat honetatik aurrera, hilaren 24ra artean, taberna hauetan:

  • Azpeitian: Pastorkua, Mendizabal, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoin.
  • Azkoitian: Elurren.
  • Prezioak: 12-18 euro artekoak. 4 urte artekoek, doan.

Errekortarien saioaren egunean bertan (hilak 25), 17:00etatik aurrera zezen plazako lehiatilan erosi ahalko dira. Sarrerak aurrez erostea gomendatzen da.

Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako herriko saioa. Azpeitiko Udala laguntzailea da.

Ander Gallastegi (parte hartzaileetako bat): “Faktore askogatik nago zezen munduan, eta errekortari ere jarduten dut”

KONPARTITU