Hilaren 25ean, Santiyo Egunean izango da Azpeitian Errekortari Txapelketa Nagusia (18:00), eta sarrerak salgai uztailaren 15etik aurrera jarriko ditu Zezen Beltz elkarteak.
- Azpeitian Pastorkua, Mendizaleak, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoin, eta Azkoitian Elurren.
- Udaletxeko arkupeetan: uztailaren 15, 21 eta 22an (18:30-20:00) eta 25ean (12:30-14:00).
- Ekitaldiaren egun berean, 17:00etatik aurrera, zezen plazan.
Sarrerak aurretik erostea gomendatzen da. 0-4 urtekoek doan izango dute sarrera, eta besteek, 10 eta 22 euro artean.
Zezen Beltzek datozen egunetan aurkeztuko du hilaren 25eko Errekortari Txapelketa Nagusia.

