Zezen Beltz elkarteak, sokamutilek eta sokamuturzale batzuek omenaldi txiki bat egin diote gaur Mikel Ibarzabal Udal Festa batzordeburuari, Azpeitiko sokamuturraren alde egindako guztiagatik. Udala utziko du maiatzeko hauteskundeen ondoren; urteetan egon da karguan. Urteroko hitzorduari helduz, berriro jai karnabal bezperan hainbat lagun bildu da zezen plaza atarian egindako bazkarian —30 lagun aurten—.






