Gaixo eta elbarrituekin Lasturren

871

Zezen Beltz elkartekoak urriaren 17an Azpeitiko gaixo eta elbarrituen elkarteko kideekin une ederra pasatu zuten: bazkaldu, zezen txikiak eta poniak atera…

Iaz bezala, egun polita pasatu zuten joan den urriaren 17an Zezen Beltz elkarteko kideek Lasturren Azpeitiko gaixo eta elbarrituen elkarteko lagunekin. Bazkaldu ondoren, zezen txikiak eta poniak atera zituzten han egokitutako plazan, eta Zezen Beltzeko dozena bat lagun aritu ziren jolasean zezenekin.

Gaixo eta elbarrituen elkarteko kideak sevillana eta antzera jantzi ziren aurten ere, eta pasodoblearekin pasakalea egin zuten.

Haiei laguntzera azpeitiar asko joaten da euren borondatez. 

KONPARTITU