Giro ona Errebaleko festetan

899

Aurten ere giro ona izan da Errebaleko festetan, sanmartinetan —larunbatean—: triki-poteoa, bazkaria, sokamuturra…

Zezen Beltz elkarteak goizeko hamarretan kapea egin zuen Azpeitiko zezen-plazan, Albizuko zezenekin. Ordu eta erdiz ibili ziren; eguraldi ederra, eta ganadua ere ondo.

Gero triki-poteoa egin zuten kaleetan, Itzeder (soinua), Egurrola (panderoa) eta Borjarekin (saxoa), anbiente politean.

Handik bazkaltzera Errebalera, Txoko jatetxera. 40 bat lagun elkartu ziren: 20 lagun Zezen Beltzekoak eta beste 20 bat Errebalekoak. Aurten batera egin dute bazkaria. Postre garaian musika berriro. Gero, 15:30ean zezen karretoia eta buruhandiak, eta 16:30ean sokamuturra, Albizuko zezenekin atzera. Sokamuturra zegoen bitartean trikitia joz ibili ziren Itzeder-eta.

Sokamuturra bukatzean, berriz ere triki-poteoa, bertsolari espontaneoez lagunduta.

Zezen Beltzek eskerrak eman dizkie hiru musikariei, giro ederra jartzeagatik.

Goian, Errebalean zezena (argazkia: Monika Juaristi)

Kapea zezen-plazan.

Bazkaria Txoko jatetxean.

Musikariekin jatetxean.

KONPARTITU