Giro ona eta umore hobea, Grand Prix ikuskizunean

108

(AzpeitiaGuka.eus) Zezen Beltz asteburuko egitarauaren barruan egin dute gaurko ikuskizuna. Barre ugari egin dute ikuskizunera bertaratu direnek, eta gozatu ederra hartu dute parte hartu dutenek. Bihar ere jarraituko du festak, izan ere, jan-edana zein entzierroa egingo dituzte eguerdian eta sokamuturra izango da berriz arratsaldean. Albistean, 148 argazki

Giro ederra eta barre algarak nagusitu dira gaur Azpeitiko zezen plazan, izan ere, jada urteroko ohitura bilakatu den Grand Prix ikuskizuna egin baitute bertan. Lau talde izan dira parte hartu dutenak gaurkoan: Zumaiarrak, Azkoitiarrak, Sorgiñek eta Gaztiek. Lehian aritu dira hainbat proba eginez, talde onenaren txapelaren bila., nahiz eta epaimahaiak talde guztiek lan ona egin eta denek irabazi dutela erabaki duen azken unean.

Jende andana bildu da plazan [1.500 lagun]. Haur, gazte zein heldu, denek izan dute barre algara batzuk bota eta giro onaz gozatzeko parada.

Bihar ere jarraituko du festak, izan ere, jan-edana zein entzierroa egingo dituzte eguerdian eta sokamuturra izango da berriz arratsaldean. Hona hemen biharko egitaraua:

Urriak 20, igandea:

  • 12:00: Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea plazan.
  • 12:30: Karretoiarekin entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara. Ondoren, argazki erraldoia.
  • 16:30: Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.
KONPARTITU