Giro ona Nuarbeko sokamuturrean

926

Egun ederrarekin egin zen joan den larunbatean Nuarben sokamuturra. Jende asko bildu zen eta Arno ganadutegiko zezenek joko ona eman zuten. Sokamutur handiaren ondoren, gaztetxoek gozatua hartu zuten zezen txikiekin. Albistean: aurtengo lau argazki. (eta irudi bilduma)

Mende laurden batean zezenik gabe egon ostean, iaz berreskuratu zen Nuarbeko festatan sokamuturra, elkarlanean.

Aurtengo laguntzagatik ere, Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Nuarbeko festa batzordeari eta Azpeitiko Udalari.

Hurrengo urtera arte!

KONPARTITU