Hamasei errekortari aurtengo saioan

988

Igandean, hilak 22, izango da 18:30ean hasita, zezen-plazan. Zezen Beltz saria ere jokoan izango dute, saioko lau errekortari onenek. Sarrerak salgai daude dagoeneko herriko hainbat tabernatan. (uztarria.com)

Igandean, uztailak 22, 2012ko Errekortari-Zezen Beltz sariak jokatuko dira, 18:30ean hasita, zezen-plazan. Errekortari 2012 Txapelketako lehenengo finalerdia izango da Azpeitikoa, eta hamasei errekortari ariko dira nor baino nor. Antolatzaileek esan dutenez, “Espainiar estatuko errekortari onenak dira eta ikuskizuna eskainiko dute”.

Jonatan Estebanez Peta, Julian Gomez, Unai Arano XurraQuisquilla, Iker Agirre Txili, Mikael Romero Mika, Asier Guerra, Sergio Delgado, Raul Ramirez, Chipu de Arganda, Ruben Monzon, Dani Alonso, Sergio Urrutikoetxea, Fernando Pozuelo El Rubio, Sergio Valle eta Eduardo Verdes izango dira errekortariak. Larragako (Nafarroa) Makua ganadutegiko zezenak izango dituzte aurrean.Hamasei errekortarietako zortzi abuztuaren 17an Tafallan jokatuko den finalera sailkatuko dira. Finaleko beste zortziak, berriz, Lizarran abuztuaren 8an jokatuko den bigarren finalerdian sailkatutakoak izango dira. Finala irabazten duenak, 6.006 euroko diru-saria eskuratuko du.Azpeitian, ordea, Zezen Beltz Saria ere jokoan izango dute igandean. Sari hori saioko lau errekortari onenek jokatuko dute. Hirugarren sari bat ere banatuko dute Azpeitian: eguneko errekorte onenaren egileak garaikurra jasoko du, hain zuzen.Ekitaldia Zezen Beltz Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta Taurovision enpresak antolatu dute. Hilaren 29an, igandea, 21:00etan hasita emango dute ETB1en.

Sarrerak

Sarrerak salgai daude dagoeneko Pastorkua, Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Ametsa, Harzubia, Neguda, Etxe Zuri, Jim Clark eta Diego tabernetan. Azkoitian, aldiz, Elurre kafetegian erosi ahal izango dira. Ostiralean 18:00etatik 20:00etara, udaletxe azpian salduko dituzte, eta zapatuan ere bai, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Egunean bertan, berriz, zezen-plazako leihatilan erosi ahalko dira 17:00etatik aurrera.Sarrera zenbakidunak eta zenbaki gabeak salduko dituzte. Zenbakitu gabeei dagokionez, 4 urte bitarteko haurrek ez dute ordaindu beharko. 5 urte eta 14 urte bitartekoei 10 euro kostatuko zaie, eta 15 urtetik aurrerakoei, berriz, 15 euro. Sarrera zenbakituak tokiaren arabera banatu dituzte. Hala, barrerako eserlekurako sarrera 25 euro, palkokoa 22 euro eta harmailetako lehenengo lerrokoa 20 euro ordaindu beharko dira. Eserlekuak eguzkitan ala itzaletan egon, prezio berdina dute.

Argazkian, Andoni Salas (EITB), Fernando Arakistain eta Mikel Odriozola (Zezen Beltz) eta Mikel Ibarzabal (Azpeitiko Udala), Azpeitiko zezen-plazan.

KONPARTITU